Bizi garen gizartean bakardade kontzeptuari beldur diogu. Txarto ikusita dagoen zerbait da. Adin batzuetara heltzean bereziki bikoterik ez izatea edota ezkonduta ez egotea, kexatzeko modukoa dela ulertarazten digu gizarteak. Orokortuta dagoen beldur bat da bakardadea, bizitzako azkenengo momentuetan bakardadean egotea izaten da beldur gehien sortzen duena. Horrekin ados egon nahiteke baina kristaua naizenez ez dut sinisten bakardadean. Ezin gara inoiz bakarrik egon, Aita gurekin dago eta, baina hori ez da kontua. Nagusietaz aparte, gazteetan ere txarto ikusita dago bakarrik egotea, kalera bakarrik irtetzea edota festetara bakarrik joatea. Zergatik?
Nire iritsiz, bakardadeari probetsu handia atera ahal zaio. Askotan, denbora asko ematen dugunean jendez inguratuta, ahazten gara nor garenez, gure identitateaz, gure zer izanaz. Horregaitik, eguneroko bizitzan bakarrik egoteko momentuak egon behar direla defendatzen dut. Gure buruarekin egoteko denbora behar dugu, edota isiltasuna nabaritzeko momentuak. Gu bakarrik erlaxatzeko momentuak funtzeskoak direla uste dut, eguneroko bizitza zentsu handiagoz bizitzeko eta gure burua behin baino gehiagotan txorakeriez garbitzeko. Gure helburuak argi finkatzeko momentuak izan daiteke bakardadean ematen ditugunak, edota hausnarketa momentuak ere. Bakardadeari probetsu handiagoa atera behar zaiola defendatzen dut nahiz eta bizitza best pertsonekin elkarbanatu behar dugula pentsatu. Gauza bat ez da bestearen aurkakoa baizik eta osagarria.



